Lan elkarrizketa arrakastatsu bat egiteko 6 aholku

Ez dio axola zein enplegu mota edo zein sektoretakoa den zure elkarrizketa; aholku batzuk emango dizkizugu zure hurrengo lan elkarrizketa ondo menderatzeko.

1. Norbera izatea

Badakigu hau esatea sekulako klixea izan daitekeela, baina garrantzitsua da. Lan elkarrizketa batean ez duzu mozorrotu edo lanpostura egokitzen den pertsonaia bat sortu behar. Lehenik eta behin, langileen hautaketaz arduratzen diren pertsonek nabarituko dutelako, ziurrenik, zerbait ez datorrela bat lehen minututik, baina, hortik haratago, curriculum batean edo motibazio gutun batean askotan isladatu ezin dena partekatu ahal izatea merezi duzulako: ezagutzea merezi duten nortasuna eta trebetasunak dituzula. Ez izan beldurrik, benetakotasuna must bat da.

2) Nerbioak kontrolpean izatea

Hori ez da erraza, ondo baino hobeto dakigu lan egitea beharrezkoa dela eta, askotan, lana bilatzea bera frustrazio handia eragin dezakeen lana bihurtzen dela. Zure elkarrizketaren aurretik eta bitartean ziurrenik lagunduko zaituzten nerbioak abiapuntutzat hartuta, ez dago formula magikorik: presta zaitez.

Zer esan nahi du honek? Ez, ez duzu diskurtso bat ikasi behar, baina zenbait kontu argi edukitzeak asko lagundu diezazuke, bai kontu pertsonalak, bai lana eskaintzen duen enpresa edo erakundeari buruzkoak: Zeintzuk dira enpresaren balioak eta misioa? (gogoan izan informazio hau UpmeUp enpresaren profilean kontsulta dezakezula). Zer galdera egin diezazukete? Zeintzuk dira zure indarguneak eta zeintzuk ez hainbeste lan eskaintzari dagokionez? Hori guztia baldintza batekin: ezin duzu eta ez da espero zuk dena jakitea. Utzi elkarrizketatzen zaituzten pertsonei hitz egiten, eta galdetu behar duzun guztia. Laguntzen badizu, zure sektorea edo lanpostu mota ezagutzen duen lagunen bati ere eska diezaiokezu fake elkarrizketa bat egiteko praktikatzeko. Hala ez bada, ispiluak ere funtzionatzen du. Erreparatu zure komunikatzeko moduari eta erabiltzen duzun hitzik gabeko hizkuntzari. Saiatu saihesten urduritasuna edo segurtasun eza transmititzen duten zenbait tik .

Elkarrizketa egunerako, eta zuri laguntzen badizu, lasai egoteko arnasketa ariketak egin ditzakezu aurretik, edo, agian, beti umore hobean jartzen zaituen abesti hori entzun. Azken finean, lasaitzen eta elkarrizketari energia onarekin aurre egiten lagunduko dizun hori praktikan jarri.

3) Leku komunak hitzetan jarri

Seguruenik, elkarrizketatuko zaituen erakundearen eskaintza eta bertan zehaztutako trebetasunak edo baldintzak irakurri zenituenean, zure hautagaitza bidaltzea egin zizuten hainbat elementu aurkitu zenituela. Bada, orain, zuk adibideekin argi izan zenuen hori bera azaltzea da kontua. Prestatu zure argudioak, lanpostu horretarako pertsona egokia zergatik zaren azaltzeko.

Hona hemen adibide batzuk: “Jendaurrean komunikatzeko gaitasun onak ditut. Nire unibertsitateko eztabaida taldeko kidea nintzen, eta horrek asko lagundu zidan jende askoren aurrean segurtasunez komunikatzen”. “Talde lanean ona naiz. Nire auzoko elkartean parte hartu dut duela 5 urtetik, eta ondo ematen zait askotariko pertsonekin elkar ulertzea, proiektu amankomun batean lan egiteko”.

4) Ahulguneak komunikatzen jakitea

Ez dugu nahi zure teilatu gainean harririk botatzea, baina funtsezkoa da zure ahulguneak ere komunikatzen jakitea, litekeena baita elkarrizketa batean horiei buruz galdetzea.

Lanerako abilezia zehatz bat falta bazaizu, ez ezazu ezer asmatu, saia zaitez zure ahulguneak modu positiboan adierazten. Adibidez: “segurtasunik eza sortzen dit jendaurrean hitz egiteak, baina erabakita nago nire gaitasunak hobetzera, beharrezko prestakuntza eta babesarekin”. “Ez dut inoiz sare sozialetan edukiak kudeatzeko tresnekin lan egin, baina oso pertsona antolatua naiz; ziur nago tresna denborarekin menderatu ahal izango dudala, eta ikasteko gogoa daukat”.

5) Enpresaren edo erakundearen parte gisa imajinatzea

Hau funtsezko osagai bat da lanpostu baterako elkarrizketatzen zaituzten pertsonekin konektatzeko. Pentsa ezazu enpresa barruan, martxan jarri nahiko zenituzkeen proiektuetan eta buruan dituzun proposamenetan, zure kasua bada. Berriz ere, gogoratu ez duzula ezer itxuratu behar, baina zerbait bereziki deigarria egiten bazaizu eta enpresaren balioetatik edo filosofiatik nabarmenduko bazenu, azpimarratu zergatik gustatuko litzaizukeen hor lan egitea eta ez beste nonbait.

6) Ondo amaitu

Amaitu baino lehen, elkarrizketatzen zaituzten pertsonek hautaketa prozesuaren hurrengo urratsen berri emango dizute: estimatutako denborak, prozesuari amaiera emateko komunikazio bideak, eskaintzaren itxiera (negoziatzeko elementurik balego), etab. Aldez aurretik informaziorik eman ez badizute, ez izan zalantzarik eta galdetu agur esan baino lehen.

Hau guztia, oinarrizko kontu hauek ahaztu gabe:

  • Zoaz harira: erantzun argi eta patxadaz, baina saihestu bakarrizketa bat egitea. Elkarrizketatzen zaituzten pertsonek gehiago jakin nahi badute, galdetuko dizute.

  • Gogoan izan: galdetzea ahaztu nahi ez duzuna, eta baita emango dizkizuten erantzunak ere

  • Kalkulatu ondo zenbat denbora behar duzun elkarrizketaren lekura iristeko: trenak atzera egiten badu edo ustekabeko auto ilara baten erdian bazaude, saihestu nerbioak piztea.