LEGE-TESTUAK

upmeup.es

I. INFORMAZIO OROKORR

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa (IGMEZL), betetze aldera, webguneari buruzko informazio orokorreko datu hauek ematen dira:

Webgune honen titulartasuna, upmeup.eus, (aurrerantzean, Web Gunea): Facto Cooperativa, SCCL, IFZ: F66633389. Harremanetarako datuak:

Helbidea: Comerç kalea, 33, 1. solairuartea. 08003 Bartzelona

Harremanetarako telefonoa: 93 138 33 33

Harremanetarako emaila: info@facto.cat

II. TERMINO ETA ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK

Baldintzen xedea: Web Gunea

Erabilera-Baldintza Orokor hauen helburua (aurrerantzean, Baldintzak) Web Gunearen sarbidea eta erabilera arautzea da. Baldintza hauen ondorioetarako, honako hau hartuko da Web Gunetzat: pantailako interfazeen kanpoko itxura, estatikoa zein dinamikoa, nabigazio-zuhaitza, hain zuzen; eta pantailako interfazeetan nahiz nabigazio-zuhaitzean (aurrerantzean, Edukiak) integratutako elementu guztiak, eta, hala badagokio, Erabiltzaileei eskaintzen zaizkien online zerbitzu edo baliabide guztiak (aurrerantzean, Zerbitzuak).

UP ME UPek beretzat gordetzen du, edozein unetan, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, Web Gunearen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko ahalmena, baita Web Guneko Eduki eta Zerbitzuena ere. Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du edozein unetan UP ME UPek Web Gunean integratzen diren edozein elementu eten, desaktibatu edota bertan behera utzi ahal izatea.

Erabiltzailea Web Gunera sartzea librea da, eta, oro har, doakoa da. Erabiltzaileak ez du kontraprestaziorik eman behar Web Gunea erabilteagatik, eta erabiltzaileak kontratatuta duten sarbide-hornitzaileak telekomunikazio-sarearen bidez ematen duen konexioa bakarrik ordaindu beharko du.

Web Guneko edukiak edo zerbitzuak erabili ahal izateko, erabiltzaileak harpidetza edo erregistroa egin beharko du aldez aurretik.

Erabiltzailea

Web Gunera sartzeak, nabigatzeak eta erabiltzeak Erabiltzaile izaera ematen du, eta, beraz, Web Gunean nabigatzen hasten garenean hemen ezarritako Baldintza guztiak onartzen dira, baita gerora aldatzen direnak ere, kasuaren arabera nahitaez bete beharreko lege-araudia aplikatzeari kalterik egin gabe. Hortaz, Erabiltzaileari gomendatzen zaio Web Gunea bisitatzen duen bakoitzean baldintzak irakurtzea.

UP ME UPen Web Guneak informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartzen du Web Gunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizun hori honako hauei ere aplikatuko zaie:

  • UP ME UPek eskainitako informazioa, edukiak edota zerbitzuak eta datuak erabiltzea, ezarritako baldintzek, legeak, moralak edo ordena publikoak esaten duena betez; eta hirugarrenen eskubideak edo Web Gunearen beraren funtzionamendua kaltetu gabe.
  • Web Guneak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko UP ME UPek eskatzen duen informazioa egiazkoa eta zilegia izan behar da. Nolanahi ere, erabiltzaileak berehala jakinaraziko dio UP ME UPi inprimaki horietan erregistratutako informazioa behar bezala ez erabiltzea ahalbidetzen duen edozein gertaera, hala nola, lapurreta, galera edo identifikatzaile edota pasahitzetara baimenik gabe sartzea.

Web Gune honetara sartze hutsak ez du esan nahi UP ME UP Web Gunearen eta erabiltzailearen artean inolako merkataritza-harremanik dagoenik.

Indarrean dagoen legedia errespetatuz, UP ME UPen Web Gune hau Web Guneko orrietan sartu edota nabigatu dezaketen adin guztietako pertsona guztiei zuzentzen zaie.

III. WEBGUNEAN SARTZEA ETA NABIGATZEA: BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA

UP ME UPek ez du bermatzen Web Gunearen, edukien edo zerbitzuen jarraitutasuna, eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna. UP ME UPek ahal duen guztia egingo du Web Gunearen funtzionamendua egokia izan dadin; hala ere, ezin du bermatu Web Gunerako sarbidean arazorik ez egotea.

Era berean, ez du bere gain hartzen edo ezin du bermatu Web Gune honen bidez eskura daitezkeen edukiak edo software-ak akatsik ez izatea edo erabiltzailearen sistema informatikoari (softwarea eta hardwarea) kalteak eragitea. UP ME UP ez da inola ere Web Gunera sartzeagatik, nabigatzeagatik eta erabiltzeagatik sortzen diren galera edo kalteen erantzule izango, besteak beste, sistema informatikoetan sortutakoak edo birusek eragindakoak.

UP ME UPek ez du bere gain hartzen Web Gune honen erabilera desegokiak erabiltzaileei eragin diezazkiekeen kalteen erantzukizuna. Bereziki, ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen telekomunikazioen erorikoen, etenen, faltaren edo akatsen erantzukizunik.

IV. ESTEKEN POLITIKA

UP ME UPen Web Guneak erabiltzaileen eskura jartzen ditu lotura-bitartekoak (besteak beste, estekak, bannerrak, botoiak), direktorioak eta bilaketa-motorrak, erabiltzaileei beste batzuek kudeatzen dituzten webguneetara sartzeko aukera ematen dietenak.

Esteka, direktorio eta bilaketa-motor horiek Web Gunean instalatzearen helburua da Erabiltzaileei Interneten eskuragarri dagoen informazioa bilatzen eta eskuratzen laguntzea, ez da horiek bisitatzeko iradokizun, gomendio edo gonbidapenik egiten.

UP ME UPek ez du eskaintzen, ez bere kabuz, ez hirugarrenen bidez, estekatutako gune horietan eskuragarri dauden produkturik edota zerbitzurik.

Era berean, ez du bermatzen esteken bidez eskura daitezkeen eta bere jabetzakoak ez diren guneen eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.

UP ME UPek ez du inolaz ere beste webgune batzuetako edukia berrikusiko edo kontrolatuko, ezta produktu eta zerbitzuak, edukiak, fitxategiak eta estekatutako webguneetan dauden beste edozein material ere.

UP ME UP ez da Web Gunean estekatutako, baina UP ME UPek kudeatzen ez dituen eduki, komunikazio, iritzi, produktu eta zerbitzuetara sartzeagatik, erabiltzeagatik, edo hauen kalitateagatik edo zilegitasunagatik gerta daitezkeen kalte-galeren erantzule egingo.

UP ME UP Web Gunean hiperesteka bat sakatzen duen erabiltzaileak jakin behar du:

Ezin dela Web Guneko eduki edota zerbitzu bakar bat ere — osorik edo partzialki—UP ME UPen berariazko baimenik gabe erreproduzitu.

Era berean, ez da onartzen UP ME UPen Web Guneari buruzko adierazpen faltsu edo okerrik, ezta Web Gunearen eduki edota zerbitzuei buruzkorik ere.

UP ME UPen berariazko baimena izan ezean, hiperesteka hau ezartzen den webguneak ez du webgune honetako elementurik izango, hiperestekan izan ezik, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babesten duelako.

Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi UP ME UPen eta hiperestekak eramaten gaituen webgunearen titularraren artean harremanik dagoenik, ezta UP ME UPek webgune honetan eskaintzen diren edukiak, zerbitzuak edota jarduerak ezagutzea eta onartzea ere, eta alderantziz.

V. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

UP ME UP, lagapen-hartzailea den aldetik, Web Gunearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita Web Guneko elementuena ere (jakinarazpen gisa eta ez zehatz-mehatz, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak, markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilerarako beharrezkoak diren ordenagailu-programak, etab.). Hortaz, jabetza intelektuala denez, Espainiako ordenamendu juridikoak babestutako obrak izango dira, eta eremu horretako Espainiako eta Erkidegoko araudia aplikatuko zaie, bai eta Espainiak sinatutako gaiari buruzko nazioarteko tratatuak ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legean xedatutakoaren arabera, espresuki debekatuta dago UP ME UPen baimenik gabe weborri honetako edukiak merkataritza-helburuekin erreproduzitzea, banatzea eta osotara edo partzialki zabaltzea, baita horiek eskuragarri jartzea ere, edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez.

Erabiltzaileak UP ME UPen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Web Guneko elementuak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, betiere erabilera pertsonalerako baino ez bada. Hala ere, erabiltzaileak ezingo du Web Gunean instalatuta dagoen edozein babesgailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu edo manipulatu.

Erabiltzaileak edo hirugarren batek uste badu Web Guneko edukiek jabetza intelektuala babesteko eskubideak urratzen dituztela, berehala jakinarazi beharko dio UP ME UPi, Lege Ohar honen eta Erabilera Baldintza Orokor hauen INFORMAZIO OROKORRA ataleko harremanetarako datuen bidez.

VI. LEGE-EKINTZAK, APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

UP ME UPek Web Gunea eta Edukiak behar bezala ez erabiltzeagatik edo Baldintza hauek ez betetzeagatik beharrezkotzat jotzen dituen ekintza zibil edo penalak aurkezteko ahalmena du.

Erabiltzailearen eta UP ME UPen arteko harremana indarrean dagoen eta Espainiako lurraldean aplikatzen den araudiak arautuko du. Baldintza horien interpretazioari edota aplikazioari buruzko edozein eztabaida sortzen bada, alderdiek jurisdikzio arruntaren esku jarriko dituzte beren gatazkak, dagozkien epaile eta auzitegien esku.

upmeup.eus webgunean cookie-ak erabiltzen ditugu bisitariei edukiarekin duten harremana errazteko eta jasotzen ditugun bisitariei buruzko estatistikak egin ahal izateko.

2009/136/EE Zuzentaraua betez, Informazio Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22. artikuluaren bigarren atalean garatu dena, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren jarraibideei jarraituz, gure webgunean egiten den erabileraren berri ematen da.

Cookie deitzen zaie gure webguneko bisitari bakoitzak erabiltzen duen nabigatzailean erregistratuta geratzen diren fitxategi txiki batzuei, erabiltzailea gure edukietara berriz sartzen denean, zerbitzariak erabiltzaile horren bisita gogoratu dezan. Informazio horrek ez du zure identitatea edo datu pertsonalik azaleratzen, eta ez du zure gailuan gordeta duzun edukira sarbiderik ematen, baina gure sistemari aukera ematen dio zu erabiltzaile gisa identifikatzeko, eta aurretik ere webgunea bisitatu duzula jakiteko. Gainera, erabiltzailearen lehentasunak eta informazio teknikoa gordetzeko aukera ematen du, hala nola egindako bisitak edo bisitatzen dituzun orrialde zehatzak.

Cookieen helburua da erabiltzaileari hautatutako zerbitzuetarako sarbide azkarragoa ematea.

Zure nabigatzailean cookie-ak gordetzea nahi ez baduzu edo nahiago baduzu cookie bat instalatzeko eskatzen duen bakoitzean informazioa jaso, zure nabigazio-aukerak konfigura ditzakezu. Nabigatzaile gehienek hiru modutan kudeatzen dituzte cookieak:

  • Cookie-ak beti baztertzen dira.
  • Nabigatzaileak erabiltzaileak cookie-ak instalatu nahi dituen galdetzen du.
  • Cookie-ak beti onartzen dira.

Nabigatzailean zure ordenagailuan instalatu nahi dituzun cookieak ere aukeratu ditzakezu. Normalean, erabiltzaileak aukera hauetakoren bat onar dezake:

  • Domeinu jakin batzuetako cookie-ak baztertzea.
  • Hirugarrenen cookie-ak baztertzea.
  • Cookie-ak aldi baterako onartzea (nabigatzailea ixten denean ezabatzen dira).
  • Zerbitzariari beste domeinu baterako cookie-ak sortzeko aukera ematea.

Ordenagailuan instalatuta duzun nabigatzailean aukerak konfiguratuz, zure ekipoan instalatuta dituzun cookie-ak ezagutu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu.

Hurrengo kokapen hauetan nabigatzaile erabilienak konfiguratzeko jarraibideak aurkituko dituzu:

  • Internet Explorer: Tresnak -> Interneteko aukerak -> Pribatutasuna -> Konfigurazioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Microsoft-eko nabigatzaileak eskaintzen duen laguntza.
  • Firefox: Tresnak -> Aukerak -> Pribatutasuna -> Historiala -> Konfigurazio pertsonalizatua. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Mozilla nabigatzaileak eskaintzen duen laguntza.
  • Chrome: Konfigurazioa -> aukera aurreratuak -> Pribatutasuna -> Edukiaren konfigurazioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Google-eko nabigatzaileak eskaintzen duen laguntza.
  • Safari: Lehentasunak -> Segurtasuna. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Apple-eko nabigatzaileak eskaintzen duen laguntza.

Hirugarrenen cookie-ei dagokienez, gure webgunetik ezin gara haien pribatutasun politiken edukiaren eta egiazkotasunaren erantzule egin; beraz, eskaintzen dugun informazioa iturrian oinarritutakoa izango da beti.

Jarraian, gure webgunetik instalatu daitezkeen cookie-en berri emango dizugu. Nabigatzailearen arabera, horietako batzuk edo guztiak instalatu daitezke.

Izena

Kategoria

Deskribapena

Jabetza

Iraupena

PHPSESSID

Funtzionalitatea

Cookie hau PHP lengoaian erabiltzen da saioaren aldagaiak Web zerbitzarian mantentzeko. Cookie hauek funtsezkoak dira webguneak funtzionatu dezan.

Propioa

Saioa amaitu arte

_icl_current_language

Funtzionalitatea

Erabiltzaileak aukeratu duen hizkuntza gogoratzeko eta nabigazioan zehar edukiak hizkuntza horretan erakusteko erabiltzen da.

Propioa

24 ordu

wordpress_logged_in_

Funtzionalitatea

Saioa hasterakoan aktibatzen da eta autentifikazio-xehetasunak gordetzen ditu.

Propioa

Urte 1

wordpress_sec_

Funtzionalitatea

Cookie hau WordPress eduki-kudeatzaileak bere nabigatzaileak cookie-ak aktibatuta dituen egiaztatzeko erabiltzen da.

Propioa

Hilabete 1

wordpress_test_cookie

Funtzionalitatea

Cookie hau WordPress eduki-kudeatzaileak bere nabigatzaileak cookieak aktibatuta dituen egiaztatzeko erabiltzen da.

Propioa

Saioa amaitu arte

wp-settings

Funtzionalitatea

Erabiltzailearen interfazea pertsonalizatzeko balio du.

Propioa

Urte 1

wp-settings-time

Funtzionalitatea

Erabiltzailearen interfazea pertsonalizatzeko balio du.

Propioa

Saioa amaitu arte

upmeup.es

I. PRIBATUTASUN POLITIKA ETA DATUEN BABESA

Indarrean dagoen legerian ezarritakoa errespetatuz, UP ME UPek (aurrerantzean, Web Gunea ere bai) konpromisoa hartzen du beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzeko, bildutako datuen arriskuari egokitutako segurtasun-mailaren arabera.

Pribatutasun politika horrek barne hartzen dituen legeak

Pribatutasun politika hori datu pertsonalen babesteari buruzko Espainiako eta Europako araudira egokitzen da. Zehazki, honako arau hauek errespetatzen dira:

  • El Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, relativo a la protección de las personas físicas en cuanto al tratamiento de datos personales ya la libre circulación de estos datos (RGPD) .
  • La Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales (LOPD-GDD).
  • El Real decreto 1720/2007, de 21 de diciembre, por el que se aprueba el Reglamento de desarrollo de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal (RDLOPD).
  • La Ley 34/2002, de 11 de julio, de servicios de la sociedad de la información y de comercio electrónico (LSSI-CE).

Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren identitatea

UP ME UPen jasotako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna honako hau da: Facto Cooperativa, SCCL, IFZ/IFK: F66633389 duena.

Harremanetarako datuak honako hauek dira:

Helbidea: Comerç kalea, 33, 1. solairuartekoa. 08003 Bartzelona

Harremanetarako telefonoa: 93 138 33 33

Harremanetarako emaila: info@facto.cat

Datu pertsonalen erregistroa

DBEOk eta DBLOk ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu UP ME UPek luzatutako galdetegien bidez jasotako datu pertsonalak gure fitxategian gordeko direla, UP ME UPen eta erabiltzailearen arteko konpromisoak errazteko, arintzeko eta betetzeko, edo eskaera zein kontsultei erantzuteko. Era berean, DBEOn eta DBLOn aurreikusitakoarekin bat etorriz, DBEOren 30.5 artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatzen denean izan ezik, tratamendu-jardueren erregistro bat mantentzen da. Erregistro horrek, helburuen arabera, gauzatutako tratamendu-jarduerak eta DBEOn ezarritako gainerako egoerak zehazten ditu.

Datu pertsonalen tratamenduan aplikatu beharreko printzipioak

Erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduak DBEOren 5. artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 4. artikuluan eta hurrengoetan jasotako printzipio hauek beteko ditu:

  • Zilegitasun-, leialtasun- eta gardentasun-printzipioa: erabiltzailearen baimena eskatuko da datu pertsonalak zertarako eskatzen diren argi jakinarazi ondoren.
  • Helburua mugatzeko printzipioa: datu pertsonalak helburu jakin, esplizitu eta legitimoekin jasoko dira.
  • Datuak minimizatzeko printzipioa: helburuak lortzeko behar-beharrezkoak diren datu pertsonalak baino ez dira eskatuko.
  • Zehaztasun-printzipioa: datu pertsonalak zehatzak eta eguneratuak izan behar dira beti.
  • Kontserbazio-epea mugatzeko printzipioa: datu pertsonalak datuen tratamenduaren helburuetarako behar den denboran baino ez dira gordeko.
  • Osotasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioa: datu pertsonalak datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz erabiliko dira.
  • Erantzukizun proaktiboaren printzipioa: datuen tratamenduaren erantzulearen ardura izango da aurreko printzipioak betetzen direla ziurtatzea.

Datu pertsonalen kategoriak

UP ME UPen tratatzen diren datu-kategoriak identifikaziorako datuak baino ez dira. Datu pertsonalen kategoria bereziak ez dira inola ere tratatuko, DBEOren 9. Artikuluari jarraituz.

Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria

Datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria adostasuna da. UP ME UPek erabiltzaileen datu pertsonalak helburu zehatz baterako edo gehiagorako tratatzeko berariazko baimena eskatzeko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileak baimena edozein unetan kentzeko eskubidea izango du. Baimena kentzea onartzea bezain erraza izango da. Oro har, baimena kentzeak ez du Web Gunearen erabilera baldintzatuko.

Erabiltzaileak kontsultak egiteko, informazioa eskatzeko edo Web Gunearen edukiarekin zerikusia duten arrazoiengatik bere datuak eman behar dituenean jardueraren bat behar bezala garatzeko derrigorrezkoak diren daturik balego, jakinarazi egingo da.

Datu pertsonalak erabiltzen dituzten tratamenduak

Datu pertsonalak UP ME UPek jaso eta kudeatzen ditu, Web Gunearen eta erabiltzailearen artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta betetzeko, edo galdetegietan ezartzen den harremanari eusteko, zein eskaera edo kontsultei erantzuteko.

Era berean, datuak erabili ahal izango dira UP ME UPen helburu sozialarekin bat datozen helburu komertzial, operatibo eta estatistikoetarako, baita datuak ateratzeko, gordetzeko eta marketin-azterketak egiteko eta erabiltzaileari eskaintzen zaion edukia egokitzeko, eta Web Gunearen kalitatea, funtzionamendua eta nabigazioa hobetzeko ere.

Datu pertsonalak eskuratzen direnean, datu pertsonalak zertarako erabiliko diren jakinaraziko zaio erabiltzaileari; hau da, zer erabilera emango zaion jasotako informazioari.

Datu pertsonalak gordetzeko iraupena

Datu pertsonalak hauek tratatzeko behar den gutxieneko denboran baino ez dira gordeko, eta, gehienez 24 hilabetez, edo erabiltzaileak datuak ezabatzeko eskatu arte.

Datu pertsonalak eskuratzen direnean, erabiltzaileari jakinaraziko zaio zenbat denboraz gordeko diren datu pertsonalak, edo, hori ezinezkoa denean, epe hori zehazteko erabilitako irizpideak zeintzuk diren.

Datu pertsonalen hartzaileak

Erabiltzailearen datu pertsonalak honako hartzaile edo hartzaile-kategoria hauekin partekatuko dira:

Datuen tratamenduaren arduradunak datu pertsonalak beste herrialde edo nazioarteko erakunde batera transferitzeko asmoa badu, datu pertsonalak jasotzen diren unean datuak transferitzeko asmoa duen herrialdeari edo nazioarteko erakundeari buruzko informazioa emango zaio erabiltzaileari, baita Batzordea egokitzeko erabakirik dagoen edo ez dagoen ere.

Adingabeen datu pertsonalak

DBEOren 8. artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 7. artikuluan ezarritakoa jarraituz, 14 urtetik gorakoek soilik eman dezakete baimena UP ME UPek beren datu pertsonalak legez tratatzeko. Erabiltzailea 14 urtetik beherakoa bada, guraso edo tutoreen baimena beharko da datuen tratamendua egiteko, eta guraso edo tutore horiek baimena eman badute soilik joko da zilegitzat.

Datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna

UP ME UPek jasotako datuen arriskuari egokitutako segurtasun-mailaren arabera behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzeko konpromisoa hartzen du, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta transmititutako, gordetako edo beste era batera tratatutako datuen suntsitzea, galera edo aldaketa saihesteko, eta datu pertsonalak baimenik gabe ez zabaltzeko.

Web Guneak SSL (Secure Socket Layer) ziurtagiri bat du, datuak zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean transmititzen direnean, eta atzeraelikadura erabat zifratuan edo enkriptatuan, datu pertsonalak modu seguru eta konfidentzialean transmititzen direla ziurtatzen duena.

Hala ere, UP ME UPek ezin duenez bermatu Internetaren menderaezintasuna, hackerrik ez egotea edo datu pertsonaletara iruzur eginez ez sartzea, datuen tratamenduaren arduradunak konpromisoa hartzen du datu pertsonalen segurtasuna urratzen denean eta horrek pertsona fisikoen eskubide eta askatasunentzat arrisku handia dakarrenean erabiltzaileari jakinarazteko. DBEOren 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz, datu pertsonalen segurtasuna urratzeak esan nahi du beste era batera transmititu, gorde edo tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzea, galtzea edo aldatzea eragiten duen segurtasun-urraketa oro, edo datu horiek baimenik gabe zabaltzea.

Datu pertsonalak konfidentzialtzat joko ditu tratamenduaren arduradunak, eta konpromisoa hartzen du, legez edo kontratu bidez, konfidentzialtasun hori bere langileek, elkartekideek eta informazioa eskuragarri duen pertsona orok errespetatuko dutela bermatzeko.

Datu pertsonalen tratamendutik eratorritako eskubideak

Erabiltzaileak DBEOn eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aitortutako eskubide hauek baliatu ahalko ditu tratamenduaren arduradunaren aurrean:

  • Sarbide-eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea du UP ME UP bere datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez ziurtatzeko, eta, hala bada, datu pertsonal zehatzei eta UP ME UPek egin duen edo egingo duen datuen tratamenduari buruzko informazioa lortzeko, bai eta, besteak beste, datu horien jatorriari buruz eta egindako edo aurreikusitako komunikazioen hartzaileei buruz eskuragarri dagoen informazioa eskuratzeko ere.
  • Zuzentzeko eskubidea: Erabiltzaileak bere datu pertsonalak aldatzeko eskubidea du, baldin eta datu horiek okerrak badira edo, tratamenduaren helburuak kontuan hartuta, osatugabeak badira.
  • Ezabatzeko eskubidea ("ahazteko eskubidea"): Erabiltzailearen eskubidea da, betiere indarrean dagoen legeriak kontrakorik ezartzen ez badu, datu pertsonalak ezabatzea, baldin eta datu horiek jada beharrezkoak ez badira jaso edo tratatu ziren helburuetarako; erabiltzaileak datuen tratamendua egiteko baimena baztertu badu eta beste lege-oinarririk ez badu; erabiltzaileak tratamenduaren aurka egiten badu eta tratamenduarekin jarraitzeko beste arrazoi legitimorik ez badago; datu pertsonalak legez kontra tratatu badira; datu pertsonalak ezabatu egin behar dira legezko betebehar bat betetzeko; edo Informazio Gizartearen Zerbitzuak zuzenean 14 urtetik beherako bati datu pertsonalak eskaintzearen ondorioz lortu badira.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: Erabiltzaileak bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea du. Erabiltzaileak eskubidea du tratamendua mugatzeko, baldin eta datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen badu; tratamendua legez kontrakoa bada; tratamenduaren arduradunak jada ez baditu datu pertsonalak behar, baina erabiltzaileak erreklamazioak egiteko behar baditu; eta erabiltzaileak tratamenduaren aurka egiten badu.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea: Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada, erabiltzaileak eskubidea izango du tratamenduaren arduradunarengandik datu pertsonalak formatu egituratu batean jasotzeko, erabilera ohikoko eta irakurtzeko erraza den formatu batean, eta tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko aukera izango du. Teknikoki posible den guztietan, tratamenduaren arduradunak zuzenean igorriko dizkio datuak beste arduradun horri.
  • Aurka egiteko eskubidea: Erabiltzailearen eskubidea da bere datu pertsonalak ez tratatzea edo UP ME UPek tratamendua etetea.
  • Tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea, profilak sortzea barne: Erabiltzaileak soilik bere datu pertsonalen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea da, profilak egitea barne, betiere indarrean dagoen legeriak kontrakoa ezartzen ez badu.

Erabiltzaileak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu tratamenduaren arduradunari "DBEO-UP ME UP" erreferentzia duen idatzizko komunikazioaren bidez, honako hauek zehaztuta:

  • Erabiltzailearen izen-abizenak eta NANaren kopia. Ordezkaritza onartzen den kasuetan, erabiltzailea ordezkatzen duen pertsona ere modu berean identifikatu beharko da, eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria erakutsi beharko du. NANaren fotokopiaren ordez, identitatea egiaztatzeko baliozkoa den beste edozein bide erabil daiteke.
  • Eskaeraren edo eskuratu nahi den informazioaren berariazko arrazoiak biltzen dituen eskaera.
  • Jakinarazpenetarako helbidea.
  • Data eta eskatzailearen sinadura.
  • Egiten duen eskaera egiaztatzen duen edozein agiri.

Eskabide hori eta erantsitako beste edozein dokumentu helbide edo posta elektroniko honetara bidali ahal izango dira:

Posta helbidea: Comerç kalea, 33, 1. solairuartekoa. 08003 Bartzelona

Posta elektronikoa: info@facto.cat

Hirugarrenen webguneetara eramaten duten estekak

Webguneak UP ME UPenak ez diren eta, beraz, UP ME UPek operatzen ez dituen hirugarrenen webguneetara sartzeko hiperestekak edo estekak izan ditzake. Webgune horien titularrek datuak babesteko politika propioak izango dituzte, eta beraiek izango dira, kasu bakoitzean, beren fitxategien eta pribatutasun-jardunbideen arduradunak.

Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioak

Erabiltzaileak uste badu datu pertsonalak tratatzen ari diren moduan arazo edo indarreko araudiaren urraketaren bat dagoela, babes judiziala izateko eskubidea izango du, bai eta kontrol-agintaritza baten aurrean erreklamazio bat aurkezteko ere, bereziki ohiko bizilekua, lanpostua edo ustezko arau-haustearen lekua duen estatuan. Espainian, kontrol-agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Agentzia izango da (https://www.aepd.es/).

II. PRIBATUTASUN POLITIKA HONETAN ONARPENA ETA ALDAKETAK

Beharrezkoa da erabiltzaileak pribatutasun politika honetan jasotako datu pertsonalen babesari eta tratamenduari buruzko baldintzak irakurtzea eta onartzea, tratamenduaren arduradunak modu berean jardun ahal izan dezan, adierazitako epe eta helburuetarako. Web Gunea erabiltzeak Pribatutasun Politika onartzea ekarriko du.

UP ME UPek beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bere irizpidearen arabera, edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lege-, jurisprudentzia- edo doktrina-aldaketa batek eraginda. Pribatutasun politika honen aldaketak edo eguneratzeak ez zaizkio esplizituki erabiltzaileari jakinaraziko. Erabiltzaileari gomendatzen zaio orrialde hau aldian aldian kontsultatzea, azken aldaketen edo eguneratzeen berri izateko.

Pribatutasun politika hori eguneratu egin zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendura (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora (datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) egokitzeko.